Txileko komuna

Txileko komunak herrialdearen administrazio-banatekan maila beherenekoan dauden erakundeak dira, eskualdeen eta probintzien pean. Euskal Herrian erabiltzen den udalerri kontzeptuaren baliokidea da.

Txileko komuna erakunde subnazional txiki bat da, hiritarra, landatarra edo mistoa; zenbait hiri, herri edo herrixka elkartuz sortua. Komuna baten barruan egon daitezke hiri edo herri bat baino gehiago, hala nola: hiriak (5.000 biztanle baino gehiago), herriak (2.001 – 5000 bitarte biztanle, edo 1000 – 2001 bitarte, biztanleen % 50 bigarren edo hirugarren sektoreko ekonomia-jardueran ari badira), edo beste edozein motako herrixka edo giza kokaleku batzuk.

2010. urtean, Txilen 346 komuna daude, 54 probintziatan bilduak.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search